Estrategia de Accesibilidad Universal en Euskadi = Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena

Gorde:
ISEK-Consejo Vasco para la Promoción de la Accesibilidad/Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua, Estrategia de Accesibilidad Universal en Euskadi = Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2020, 121 p., or.
Erref. 568381
Kokapena: SIIS Archivo / DFB Archivo
Hitz-gakoak:
Discapacidad, Personas mayores, Dependencia, Accesibilidad, Barreras, Igualdad de oportunidades, Participación social, Inclusión social, Promoción, Trabajo, Educación, Formación, Protección social, Sanidad, Derechos, Entorno físico, Transportes, Justicia, Ocio, Cultura, Planes de acción social, Datos estadísticos, Evolución, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, País Vasco, España
Laburpena:
Egungo dokumentuan Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategia definitzen da, eta dokumentu hori oinarritzat hartuko da ondoren en arloko Ekintza Plana formulatu eta abian jartzeko.

Dokumentuak bost kapitulu ditu. Lehendabizikoan, aurrekari modura, adierazpen instituzional bat dago jasota, eta, bertan, Euskal Atonomia Erkidegoak irisgarritasun unibertsaleko estrategia propio bat izateak dakarren konpromisoa nabarmentzen da.

Bigarren kapituluan, Espainiako eta nazioarteko arau-testuingurua aurkezten da: Nazio Batuen Erakundearen desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko konbentzioa, Europar Batasuneko oinarrizko eskubideen Gutuna, eta Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea, besteak beste. Era berean, irisgarritasunaren esparruan erreferente diren estrategia eta plan nagusiak aztertzen dira.

Hirugarren kapituluan, irisgarritasun unibertsalak Euskal Autonomia Erkidegoan duen egoera aztertzen da, irisgarritasunaren esparruan populaziorik hauskorrenaren – desgaitasuna duten pertsonak, adinekoak eta abar – zenbatespenari eta bilakaerari arreta ipiniz. Egoera gaika aztertzen da, bai eta irisgarritasuna hobetzeko gauzatu diren jarduketa publikoen arabera ere. Kapitulu nonetan, ISEKek 2018an egindako aurre-diagnostikoaren emaitza nagusiak ere aurkezten dira, eta gerturatze kualitatibo bat egiten zaio egungo egoeraren balioespenari hainbat eragileren ikusmoldetik.

Laugarren kapituluan, Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategia aurkezten da: inspiratu duten printzipioak, egitekoa, etorkizuneko ikuspegia, ardatz estrategikoak eta jarduketa-ildoak.

Bostgarren kapituluan, berriz, estrategia nola ezarriko den xehatuko da, bai eta jarraipena eta ebaluazioa nola egingo diren ere.

Antzeko izenburuak: Estrategia de Accesibilidad Universal en Euskadi = Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena